Sutea, Leioako Gazte Talde Feministak, elkarretaratzea deitu du gaur, 20:00etan, Avazadaren Bulebarrean, udalerrian izandako eraso matxista berria salatzeko.
Suteak ezagutarazi duenez, iragan ostiral gauean gertatu zen eraso matxistan. Sare sozialen bitartez zabaldutako oharrean diotenez, kalean gertatu zen, eta horren lekuko izan ziren.
Horregatik, herritarrak deitzen dituzte gaur, osteguna, elkarretaratzea egitera Bulebarrean, erasoa salatzeaz batera, “gauak eta kaleak gureak ere badirela” aldarrikatzeko.