Leioaren kirol-etorkizunari buruzko galdeketa egingo die Udalak herritarrei

Leioako Udalak udalerrian “kirol-eredu berri bat sortzeko beharra mahaigaineratu du”, adierazi duenez. Horretarako, “leioaztarren partaidetza beharrezkoa du”. Helburu honekin kirolarekin lotura duten elkarte, eragile, pertsona eta talde guztiei zuzendutako partaidetza prozesua kaleratu berri du.

Udal iturrriek diotenez “denborak aurrera egin ahala Leioaren errealitatea aldatu egin da eta udalerriak zein leioaztarrek konponbide, zerbitzu eta, batez ere, kirol-eredu berriak behar dituzte”.

Testuinguru horretan, partaidetza-prozesu bat abiaraztea proposatu du Udalak, jakiteko zeintzuk diren Leioako bizilagunen premiak kirol-arloan. Espazio publikoen erabilera posibleak, kirol jarduera berriak eta abar.

Guzti horretarako, Udalak leioaztarren partaidetza eskatu du, “herritarren iritzia eta ekarpenekin batera kirol-eredu onena eraikitzeko asmoarekin”.

Ekarpen hauek jasotzeko karpa informatiboak ezarriko dira ekainaren 20 eta 21ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Bestalde, herriko kirol talde eta kirolariekin osaturiko taldeak antolatuko dira eztabaida sortzeko. Eta publiko zabalari zuzenduta galdeketa irekia prestatu da, ekainaren 27an egingo den partaidetza-tailer batekin batera.

Galdeketa etxeetara bidali da jada, eta Leioako Udaleko Gobernu Irekiaren Atarian, LeioaZabalik-en, dago eskegita. Ondorioz, gaurtik aurrera leioaztarrek hainbat bide dituzte galdera hauei erantzuteko: aurrez aurrekoa (udaleko Herritarrenganako Arreta Zerbitzuetan, udalerrian zehar banatuta dauden postontzietan,  ekainaren 20 eta 21ean Sakonetan izango den karpan edo, ekainaren 27an, 18:00etan, Ondiz Dorrean izango den partaidetza-tailerrean) eta on-line (Leioa.zabalik@leioa.net helbide elektronikora proposamenak bidaliz, Leioako Udaleko Gobernu Irekiaren Atarian: leioazabalik.leioa.net eta Sakoneta kiroldegian egongo den totemaren bitartez).

Prozesuaren emaitzak txosten batean jasoko dira LeioaZabalik atarian.


Info +

webgunea

Leioa Zabalik

Dokumentoa

Liburuxka (pdf, 748 kb)

Bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude