Hamaika Garak hezkuntza sistema propio eta burujabearen inguruko eztabaida antolatu du

Gaur, apirilak 14, arratsaldeko 18:30ean hasita, Hamaika Gara ekimenaren barruan, hezkuntza sistema propio eta burujabearen inguruko eztabaida antolatu du Gure Eskuk.

Burujabetza gabeziak zein eragin daukan hezkuntza sisteman, hezkuntzaren ikuspuntutik zartarako behar ote dugun burujabetza eta nolako izango litzatekeen burujabeki eraikiko litzatekeen hezkuntza eredua mintzagai egongo da solasaldian.

Solasaldi honetako parte hartzaileak irakaslea eta heziketa librean aditua den Ane Ablanedo; Nora Salbotx, Amaiurgo eskolako zuzendaria eta Hik Hasi kolektiboko kidea eta Pedro Macho, Euskal Autonomi Elkargoko Hezkuntza Sailaren ikuskaria izango dira. Moderatzaile gisa Ainhoa Latatu, Gure Eskuren Zuzendaritzako kidea arituko da.

Hezkuntzaren inguruko solasaldi hau leihoa.info-ren Leioa bideotan atalaren bidez ikusi ahal izango da aipatu ordutatik aurrera. Bestela Gure esku eta Berriaren YouTube kanaletatik ere ikusi ahal izango da.


Hamaika Gararen solasaldia hezkuntza sistema propio eta burujabearen inguruko eztabaida zuzenean ikusteko

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *