Defenda dezagun Perseo

Floren Zarraga

Floren Zarraga Olabarrieta naiz, 232 zenbakia duen Perseoko bazkidea, eta  idazki honen bidez, nire harridura, haserrea eta desadostasuna adierazi nahi ditut Leioako Udalak Zineforum Perseorekin aspaldi adostutako hitzarmena errespetatu ez eta bertan behera utzi nahi dutelako.

Bost bat urte daroadaz asteartero Perseok oso txukun antolatzen dituen zinema saioetara joaten, eta tarte horretan ikusi dut gero eta adin guztietako zinemazale gehiago biltzen garela; filmak ikusteko eta ulertzeko modu berriak barneratzen ari garela; filmak amaitu ostean, eztabaida foroetan parte hartzen dela; Donostia, Gijon eta Valladolideko zinemaldietara hainbat lagun joaten garela… Aurreko guztia, baina, ez da berez sortu, Perseoko Eva, Miguel, Nicolas eta beste zenbaiten lan eskergak eta desinteresatuak sortu du. Aipatutako lan itzela txalotu beharrean gaudela uste dut, eta txalotzeko modu onena euren lana askatasunez egiten uztea da.

Bestalde, harritzen nau hainbeste urtetan mantendutako hitzarmena  Udalak bat-batean aldatu eta eten nahi izateak. Zer dela eta derrepenteko aldaketa hori? Zein interes ezkutu dago edo egon liteke erabaki horren atzean? Ez litzateke Udala poztu eta harrotu beharko Perseokoek leioaztarron eta ondoko herrietako hainbat zinemazaleon zaletasuna urte luzeetan bete dutelako  eta betetzen jarraitzeko prest dagoelako? Galdera asko eta erantzun gutxi, ezta?

Nire iritziz, ondo dabilena edo doana ez dago zertan aladatu; are gehiago, zuzen egindako lana bultzatu eta saritu behar da.

Amaitzeko, urtetan indarrean izan duten Udalarekiko kolaborazio akordioa bere horretan mantendu dezatela eskatu nahi dut.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *