Olentzeroa gaur Kurkudi menditik San Bartolomé auzora

Gaur, abenduak 22, igandea, Olentzero San Bartolomera helduko da Kurkudi menditik.

Arratsaldeko 18:00etan irtengo da Ama Domingotarren Komentutik. Hortik hasiko da bere ibilbidea Sutxus eta Peruritik igarota San Bartolomeko baselizaraino, bertan, 19:00etatik aurrera, nahi dituzten ume guztiak hartuko dituela.

Bukatzeko, 20:00etan Munduko Medikuak elkartearen aldeko txokolatea banatuko da. Parte hartzaileek baserritarrez jantzita joatea eskatzen dute.

Ekimena Auzotarrok Kultur Elkarteak antolatu du eta inguruko horretako talde ezberdinen atxikimendua jaso du. Besteak beste, Artatzagane Auzo Elkartearena, San Batolome Auzo Elkartea eta SOS Kurkudi ekimenarena.

San Bartolome Auzo Elkarteak, bere Facebook orrialdean, auzotar guztiak gonbidatu ditu Olentzeroarekin bat egitera: “Danok San Bartolomera, Olentzero agurtzera. Aurten Olentzero Kurkuditik bajatuko da, berak ere Kurkudi zaindu nahi du” eskegi du Facebook-en duen orrialdean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude