(Español) Koronabirusa

66ra igo dira Leioan CoVID-19ak kutsatutako pertsonak

Hirurogeita seira igo dira Leioan CoVID-19k kutsatutako pertsonak, atzo 6 positibo berri gehitu ondoren Eusko Jaurlaritzak publiko egindako datuen arabera.

Gauzak horrela, aste betean koronabirusak kutsatutako leioaztarren kopurua 3,14 aldiz handitu da.

EAEn metatutako kasu positiboak, lurralde historikoen arabera. Grafikoa: Eusko Jaurlaritza

543 positibo berri, 3.271 guztira EAEn

EAEn 543 COVID-19 kasu berri erregistratu ziren atzo. Hala, kutsatutakoak 3.271 dira guztira (horietatik 1.150 ospitalizatutadaude). 155 pertsona hil dira, dagoeneko, koronabirusaren eraginez, atzoko 22 heriotza gehiago izan ondoren.

Lurraldeka, Bizkaian 1501 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 674 ospitalizatuta; Arban 1207 kasu zenbatu dira, eta horietaik 310 ospitalizatuta daude; azkenik, Gipuzkoan, 563 positibo daude, eta horietatik 166 ospitalizatuta daude.

Bilakera honen gauzarik kezkagarriena, agian, Bizkaiko igotze kurba izan daiteke, abiadura zorabiagarri batez handitzen ari dena. Horrela, badira 8 egun Bizkaiko positiboak Arabakoak baino gehiago direla. Are gehiago, duela bi egun bizkaitar positibo berriek arabarren kopurua bikoizten bazuten, atzoko Bizkaiko datuak  Arabakoak baino 2,5 aldiz handiagoak ziren (120 kasu berri Araban, 295 Bizkaian).

Orain arte 8735 detekzio-proba egin dira hiru probintzietan; horietatik 1199 atzo bertan. Hala ere, detekzio proba azkarrak oraindik ez dira EAEra ailegatu Madrildik.

Martxoaren 24ko datuak EAEn Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 121 310 81 1207
BIZKAIA 312 674 54 1501
GIPUZKOA 110 166 20 563
GUZTIRA EAE 543 1150 155 3271

189 hildako Euskal Herrian Coronbirrusaren ondorioz

Atzo Nafarroan hildako 2 lagunekin eta EAEn izandako 22 heriotza berriekin 189ra igo dira  CoVID-19ren ondorioz Euskal Herrian hildako pertsonak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude