Transexualitateari buruzko formazio tailerrak irakasleentzat antolatu ditu Berritzeguneak

Gaur goizean 20 bat irakaslek transexualitateari buruzko tailerran parte hartu  dute Kultur Leioan. Formazio hau Leioako Berritzeguneak antolatu du, Leioako Udalaren Hezkuntza eta Partaidetza sailarekin elkarlanean, eta Errespetuz elkartearen laguntzarekin (transexualen gizarteratzearen aldeko eta defentsarako euskal elkartea).

Irakasleei zuzendutako lehen saio honetan Leioako ikastetxeetako 13 irakaslek hartu dute parte (Altzaga, Betiko ikastola, Claret Askartza, Irlandesas, Mercedarias eta Txomin Aresti ikastetxeak eta bi institutuak, Barandiaran eta Artatza-Romo) eta, bestalde, Erandio, Larrabetzu, Zamudio eta Derioko zenbait ikastetxetako beste 7 irakaslek ere.

Seguruenik irakasleei zuzendutako saio berri bat egongo da martxoaren 13an, eskaera guztiak ezin izan direlako lehen saio honetarako onartu. Horretarako Berritzegunearekin harremanetan jarri beharko dira irakasleak.

Bestalde, ikasleei eta herritarrei orokorrean bideratutako saio bi ere egingo dira, martxoaren 15ean eta 16an, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Leioako prentsa gelan. Saio hauetan parte hartzeko 94.607.2576 telefonora deitu edota udalhezkuntza@leioa.net helbidera mail bat bidali beharko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude