Korrika txiki arrakastatsua Leioan

Iragan ostiralean egin zen 21. Korrikaren Korrika txikia Leioan.

Herriko ikastetxe ezberdinetako umeek parte hartu zuten, oso giro ederra sortu zelarik. Lasteketa, Askartza Ikastetxetik abiatuta, ia herri osotik ibili zen, ondo mapan ikus daitekeenez.

Askartzak Barandiaran Goikoaren ikasleei pasatu zioten euskararen lekukoa. Ondoren Txomin Aresti ikastetxekoek, Barandiaran Behekoakoek, Altzaga Ikastolakoek, Betiko Ikastolakoek, Artatza Ikastetxekoek, San Bartolomekoek eta Mesedetako Amaren Ikastetxeetakoek ere jaso eta eraman zuten Korrikaren lekukoa.

Horren laburpena, ondoko bideo honetan:

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude