Ongi etorria egin zaio Stockholmeko Rudbeck Gymnasium Institutuari

Urriaren 17tik 23ra Stockholmeko Rudbeck Gymnasiumeko ikasleak bisitatzen ari dira Leioa.

20 urte igaro dira jadanik Barandiaran Bigarren Hezkuntzako Institutoak (BHI) Suediatik etorritako ikasleekin trukaketak egiteko programari hasiera eman zionetik.

Urte guztiotan esperientzia aberasgarria suertatu da trukaketetan parte hartu duten ikasle belaunaldi ezberdinentzat. Eta horrexegatik, alde biak halakoekin jarraitzeko asmotan daude.

Atzo, gure herrian dauden bigarren egunean, ongi etorria egin zitzaien Mendibile Jauregian Suediako Institutoko ikasleei. Bertan egon ziren Hezkuntza eta Parte hartzea alorreko zinegotzi Enara Diez PSEko zinegotzia eta Hirigintza alorreko zinegotzi eta lehen alkateorde Iban Rodríguez (EAJ/PNV), Hezkuntza alorreko teknikari eta Barandiaran BHIko irakasleekin batera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude