Erakusketa :: Zaratak, ironiak eta bestelako hausnarketa partekatuak

Erakusketa
Ana Aldana eta Julio Hernández

Jatorrira itzultzea, horixe da Anak pieza hauekin adierazi nahi digun ideia; horietan, hainbat arte-teknikak bat egiten dute (argazkia, pintura, collagea). Artistak berak Tasmaniako baso primitiboetan (Sumac, Tarkine) hartutako irudiak abiapuntu hartuta, eta ingurune haietako edertasunari erreparatuta, bizitza naturalaren jatorri primarioetara eramango gaitu. Bizitza natural horretan, pertsona, oztopo izan ez dadin, natura oparo horren ikusle bihurtzen da.

Ezinbestean elkar ulertzera kondenatutako bi diziplinak (pintura eta argazkia) bat egiten dute Julioren lanetan. Elkarren arteko espazio hibrido bat sortzen dute, bi errealitateak konbinatuz. Elkarrizketan jarduten da argazkiarekin, proposamen piktoriko formalistetatik eta/edo keinuzkoetatik, zuzenean haren gainean margotuz, esanahia aldatuz irakurketa berriak ahalbidetzeko: ironikoaren eta onirikoaren artekoak, egunerokotasunaren eta unibertsalaren artekoak, kopia fidelaren eta abstraktuaren artekoak.

Laburrean

Erakusketa  Zaratak, ironiak eta bestelako hausnarketa partekatuak

Egileak  Ana Aldana eta Julio Hernández

Lekua  Kultur Leioaren Erakusketa gelan

Egunak  Urtarrilaren 10era arte

Ordutegia  Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

Sarrera  Doan

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude