Umore Azoka 2020an parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea zabalik da

Datorren urteko maiatzaren 14tik 17ra egingo den 2020ko Umore Azoka – Leioako Kale Artisten Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki du Leioako Udalaren Kultura Sailak.

Umore Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.

Proposamenak on-line igorri beharko dira. Horretarako, lehenik eta behin, “Aukeraketa artistikoaren irizpideak eta hitzartutako parte hartzeko baldintzak” irakurri eta onartu behar dira, ondoren online formularioa bete beharko delarik. Gainontzeko urrats guztiak ere online burutu beharko dituzte haien proposamenak aurkeztu nahi izango dituzten konpainiek.

Proposamenak azaroaren 25era arte igorri ahalko dira, eskatutako dokumentazioa barne delarik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude