Zer berri? :: “Adaxka lehorrak”, Jokin Bergara Eguren-en liburua

Adaxka lehorrak. Talka ekosozialaren biharamun politikoak izenburuko liburuxka argitartu berri du Jokin Bergara Eguren soziologoak, bizi garen krisi ekosozialaren inguruan. 

Liburuaren kontrazalean dioen moduan, Oparotasun materiala eta kontsumo gizartea ezagutu dituen zibilizazioa enbor bat balitz, gaur egungo gizabereak azken adaxkak ginateke, adaxka lehorrak. Nahiz eta idortu, adaxkak badaki bizirauten, ordea, badaki bere burua babesteko mekanismoak aktibatzen eta klima bortitzagoetara egokitzen”.

Liburuxkak, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari. Izan ere, beren burua eta egoera ekonomikoa salbatuko dutelakoan, erraza da sektore sozial zabalek bide ekofaxista hautatzea; horrek bide laburra du, ordea.

Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 7. alea da liburuxka hau.


Laburrean

Egilea  Jokin Bergara Eguren  Argitaletxea Txalaparta  Zenbatekoa 12,00 €  Hizkuntza Euskara  Orrialde-kopurua 112  Argitalpen-urtea 120  ISBN 978-84-19319-76-0  Erosi

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude