Zer berri? :: “Hotz egin duen arren”, Belatz taldearen bigarren diskoa

Belatz taldearen bigarren diskoa da Hotz egin duen arren, eta gernikarrek osatu duten rockak poparen astindu alai eta erakargarriak ditu. Belatz taldeak rocka egiteko erabilitako ore amak kolore, erritmo, doinu eta zapore asko ditu. Belatz oratzaile trebea da, rocka esku askotan utzi du: poparen erraztasunean, grunge leunenaren ukituetan, rock gogorraren atzaparretan, elektronikaren tantetan, baladaren gozotasunean, rock trinkoaren ziztadetan, rock amultsuaren besoetan. Hori guztia da Belatz, eta argazkia argiagoa egiteko, hemen beste adibideak: batzuetan AC/DC, edo Muse, edo Gatibu, edo The Police, edo Nirvana, edo U2, baina beti Belatz. Euskara batuan eta beste askotan Gernikako bizkaieran abestu du Belatz taldeak. Rock erakargarria, hamaika rock osagairekin egindako ogi samurra.

Laburrean

EgileaBelatz

DiskoetxeaBaga-Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa10,00 € (CD)

FormatuaCD / MP3

HizkuntzaEuskara

Argitalpen-urtea2019

LizentziaCopyright

Taldekideak

Pello Arriola  Bateria
Mikel Conde  Baxua
Ibon Bilbao  Gitarra
Asier Zabala  Ahotsa, koruak
Endika Elizaga  Gitarra, koruak

Abestiak

1. 7 / 4 (2:49)
2. Barneko zaratak (2:44)
3. Hotz, hotz (3:18)
4. Surikatoak (3:51)
5. Besarkatu nazazu (3:20)
6. Hey! Entzun! (3:13)
7. Hemen gaude (4:43)
8. Gauaren ilunean (3:29)

Diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude