LAKET Jabekuntza Eskolak ateak ireki ditu

LAKET Leioako Udalaren Emakumeen Jabekuntza Eskolak ikastaro, hitzaldi eta prestakuntza berriekin ireki ditu ateak. Aurreko egunetan liburuxka bat banatu da Leioako etxebizitzetan. Bertan, udalerriko emakumeak prestatu eta ahalduntzean zentratzen den udal zentro berri horren eskaintza xehatzen da, eta, gainera, haien topagune ere izango da Mendibilen kokatzen den eskola hau.

Hainbat hilabetez zerbitzuak on-line soilik eskaini ondoren, Leioako LAKET Jabekuntza Eskolak ateak irekiko ditu berriro datorren astean, hainbat tailer, hitzaldi, antzerki eta abarren programazioarekin. Horien bidez, identitateekin, emozioekin, sexualitateekin, kulturarekin edo indarkeria matxistarekin lotutako gaiak jorratuko dira, besteak beste. Hori guztia feminismotik eta genero-ikuspegitik.

Izen-ematea tailerra hasi baino bi egun lehenagora arte egin ahal izango da. Udalaren web orriaren bidez (www.leioa.net) edo laket@leioa.net helbidera idatziz (izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta behar bereziak) egin ahal izango da. Aurrez aurre, Leioako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, udaletxean eta Gaztelubiden ere egin ahal izango da.

Plazak mugatuak dira eta pertsona-kopurua mugatua zan da segurtasun-neurri guztiak betetzeko; beraz, Berdintasun Arloak izena lehenbailehen ematea aholkatu du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude