Suteak asteartean Bilboko Epaitegietan bilkura egitera deitu du

Leioako emakume gazteen talde feminista Suteak Bilboko Epaitegietan bilkura egitera deitu du datorren asteartean, urtarrilaren 21ean, Barroeta Aldamar kaleko 10 zenbakian.

Taldeak sare sozialen bitartez salatu duenaren arabera, egun horretan Bilboko Probintzia Auzitegian neskato baten bortxatzailea epaitua izango da, zeinak “berarengan jarritako konfiantza baliatuta bere bikotekidearen alaba adingabea bortxatu zuen gau batetan”.  Getxoko Algorta auzoan  gertatu zen  bortxaketa, talde feministak adierazi duenez, baina gizonezkoa leioaztarra da.

Suteak, inguruko beste talde feministekin batera, datorren asteartean, goizeko 9:00etan Bizkaiko Auzitegi Probintzialean bilkura egitera deitu ditu emakumeak,  mugimendu feministaren emakumeenganako indarkeria sexualaren adibide berri honen aurkako”errefusa eta sumina” erakusteko.

Taldeak deialdia zabaltzeko eta bilurara bertaratzeko eta emakumeen kontrako bortizkeria oro erantzutera dei egin du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude