Udala bihar hasiko da Leioako etxebizitzetan maskarak banatzen

Bihar, larunbata, Leioako Udalak FPP2 maskarak banatuko ditu Leioako etxebizitzetan. Banaketa egun batzuk atzeratu da, Udala haurrentzako sorta berezi bat lortzen saiatu delako, baina azkenean ez da posible izan, txikiek hiru maskara jasoko dituzte helduek bezala.

Bihartik aurrera, beraz, Leioako etxebizitza bakoitzak “hiru maskara FPP2 jasoko ditu bertan erroldatutako pertsona bakoitzarentzat. Bizilagunen komunitate askotan, presidenteak arduratuko dira etxe bakoitzeko ateetan uzteaz, eta, beste kasu batzuetan, Enviser enpresaren eta zenbait finka-administratzaileren laguntza izango dute”, Udalakk ezagutarazi duenez.

Poltsan, maskarekin batera, leioaztarrek liburuxka bat aurkituko dute, maskara behar bezala erabiltzeko oinarrizko informazioarekin eta kutsadurak prebenitzeko higieneari buruzko aholkuekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude