Mendibile Jauregiak Leioako lau adinekoen elkarteei emango die Eskerrik Asko saria

Errekalde, Lamiako, Pinueta eta Txorierri elkateei egindako errekonozimendua abenduaren 18, asteartean, egingo da arratsaldeko 7:00etan bere egoitzan I Sortarazi Leioako elikagai bankuak jasoko du iragan urriaren bukaeran izandako Txakolibier Festan lortutako diru-bilketa

Mendibile Jauregia Elkarteak astearte honetan Eskerrik Asko Saria banatuko die bere egoitzan Leioako Errekalde, Lamiako, Pinueta eta Txorierriko adinekoen elkarteei.

Mendibile Jauregia Elkarteak banatutako Eskerrik asko Saria bai herrian bertan zein kanpoan haien ekintzekin Leioaren irudi positiboa proiektatzen lagundu duten entitate, elkarte eta pertsonei zuzenduta dago.

Errekalde, Lamiako, Pinueta eta Txorierriko adinekoen elkarteek pertsona helduen autonomia, bizitza osasuntsua izateko ohiturak eta autoestima mantentzeko ekintzak egiten dituzte urte osoan zehar, kulturaren eta astiaren gozamenaren bidez gizabanakoaren ahalmenen garapena, harreman interpertsonalak eta giza-parte hartzea bultzatuz.

Eskerrik Asko Sariaren esker onaren ekintza berean Sortarazi elikagai bankuari iragan urriaren amaieran burutu zen Txakolibier Festan lortutako dirua emango zaio.

Gero, Bizkaiko txakolinarekin topa egingo da 2019 urte berriaren alde eta Bilboko Lur Maitea zortzikotearen kontzertua izango da, eguberriko abesti tradizionalak abestuko dituztelarik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude