Benito Lertxundik ‘Ospakizun gauean’ bere azken lana aurkeztuko du ostiralean Kultur Leioan

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 11, Kultur Leioaren Auditoriumean, 20:30etatik aurrera, Benito Lertxundi musikaria arituko da.

Gogo asekaitza, autodidakta eta moda, araudi eta ortodoxiatik at kokatu izan den kantari oriotarrak, “Ospakizun gauean” bere azkeneko lana aurkeztuko du, hamar kantuz osatutako diskoa. Hamar kanta desikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigunak, besteak beste, J. Bucayren eta F. Pessoaren imajinariora garamatzatenak.

Hauek eskeiniko ditu kantari oriotararrak, bere kanturik ezagun eta hunkigarrienekin batera noski eta maila handiko musikariez inguratuta.


‘Ospakizun gauean’ diskoaren promozio-kanta

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude