Bizkaiko gazte euskaltzaleen Topaketak izango dira bihar Portugaleten

Topa Gaitezen! leloa erabilita ezagutarazi dituzte bihar, azaroak 10, larunbatez, Portugalete Merkatu zaharrean egingo diren Bizkaiko Gazte Euskaltzaleen Topaketak.

Biharko ekimena aurkezteko prentsaurrekoan adierazi bezala, «Topaketa hauek gazte mugimenduak euskararen gaia ulertzeko eta onartzeko daukan gabezi batetik datozela esan daiteke». Helburu nagusi bezala «euskararen inguruan hausnartzea, Topaketetatik haratago, Bizkaia mailan zabaltzeko tresna eraginkorretan pentsatzea eta eskaintzea, euskararen borrokari eta euskaratik antolatukkko den gazte mugimendu bati zilegitasuna ematea eta atxikimendu emozionala lortzea eta lehenengoz Bizkaia mailan egun batez gazteoi honen inguruan hitz egiteko tartea ematea».

Antolatzaileek onartzen dutenez, «badaude Euskal Herria mailan lan egiten duten beste hainbat eragile, beste perspektiba batekin lan egiten dutenak eta beste helburu batzuk buruan dituztenak», eta haiek bat egiten dute «norabide honetan lan egiten duen edozein mugimendurekin, baina badakigu ere non lan egin nahi dugun eta espazio honen beharra nondik sortzen den». Eta zer izan nahi duten argi dute: «euskaratik lan egin eta bere egunerokotasunean, izan gazte mugimenduan edo bere aisi-jardunean euskaratik bizi eta antolatuko diren gazteak».

Gazte euskaltzaleen topaketen egitaraua

Egunari hasiera emateko gosari prestatu dute gazte euskaltzaleek 10:00etan Portugaleteko Merkatuan. Ondoren “euskar errealitatea osatuz” izeneko saioa egingo dute “nondik gatozen ezagutu nora goazen jakiteko”. Eta goizeko saioekin bukatzeko “zer gara euskaraz garenean” izeneko saioari ekingo diote, galdera nagusi bati erantzuteko asmoz: euskara al da gure territorio libre bakarra?

Bertan bazkaltzeko aukera egongo da biharko egunean.

Arratsaldean, 17:00etatik 18:00etara, mahai-ingurua egongo da. Joxe Manuel Odriozola euskal idazleak, Iñaki Etxarri Euskaraldiko koordinatzaileak Bilbon eta Amaiur Renteria Topaketen antolatzaileak eta gazte mugimenduko kideak euskararen mila aurpegiez jardungo dute.

Ondoren, 18:30etatik 20_30etara, mugimendu berria eraikitze bidean “hiztunetatik komunitatea eta komunitatetik herriaz” hitz egingo dute. Era berean, mugimendua osatzeko mugitzen hasteko proposamenen inguruan mintzatuko dira.

Egunarekin bukatzeko, Kontzertuak antolatu dituzte gazte euskaltzaleen topaketa hauetan.

Topaketa hauetan parte hartu nahi duten gazteek 6 €ko bonoa eskuratu beharko dute, horren barne gosaria, bazkaria, hitzaldiak, mahai-ingurua eta kontzertuak sartzen direlarik.


Info +

Bizkaiko gazte euskaltzaleen topaketak  
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude