‘Egungo Leioatik biharko Leioara’ izeneko Jardunaldiak antolatu ditu EH Bilduk

EH Bildu Leioak ‘Gaur egungo Leioatik biharko Leioara’ izeneko Jardunaldiak prestatu ditu azaroan zehar burutzeko.

Jardunaldiok bihar, azaroak 20, hasiko dira, Sakoneta Kiroldegian, arratsaldeko 19:30etan. Biharkoan kirola eta Gizarte ekintzaren egoera eta arazoak jorratu nahi dituzte ezkerreko subiranistek. Horretarako, hainbat leioaztar gonbidatu dituzte, kirol taldeetakoak zein gizarte arlokoak, herriak arlo bietan dituen gabeziak eta beharrak eta, ondorioz, bertaratuko direnen ustetan, planteatu litezkeen alternatiba edota egitasmoak.

Azaroaren 22an, ostegunez, Lamiako, Txopoeta eta Txorierri auzoetako arazoen txanda helduko da. Jardunaldia, kasu honetan, Lamiakoko Nagusien Etxean burutuko da, baina hasiera batetan iragarritako 19:30etan baino, 20:00etan hasiko da.

Aste honetako azken Jardunaldia ostiralekoa izango da. berau Errekaldeko Nagusien Etxean egingo da, eta jorratuko diren gaiak honakoak izango dira: hirigintza, etxebizitza eta mugikortasuna.

Hurrengo asterako utzi dira San Bartolomé auzoan egingo den saioa, Pinuetakoa eta bukaerakoa, berau, berriro ere, Errekaldeko Nagusien Etxean.

EH Bilduk aditzera eman duenez, «Jardunaldiotan herritarrekin batera biharko Leioa eraikitzen joateko ahalegina egin nahi dugu, auzoetako bizilagunekin beren arazoak, ikusmoldeak eta proposamenak ezagutarazi eta baita arlo ezberdinetan leioaztarrek egiten dituzten azterketak, asmoak eta proposamenak bertatik bertara jakin nahi ditugu».

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude