Leioa Waterpolo eguna, larunbat honetan Boulevarrean

Leioa Waterpolo taldeak jaialdi handia prestatu du larunbat honetan herriko Boulevarrean. Eguna 11:30ean hasiko da, maila ezberdinetako taldeen aurkezpenarekin. Taldeko kirolariak klubaren elastiko ofizialarekin jantzita -“txikienek eta oraindik elastikoa ez dutenek kamiseta urdin batekin”, diote Leioa Waterpoloren iturriek-, agertu beharko dute, taldekako argazkiak egin ahal izateko.

Ekimen egitarau zabala

Jardunaldia ia gauerdira arte luzatuko da. Helburu horrekin prestatu dute ekimen ezberdin ugariz osatutako egitaraua, “zaletasun guztiak asetzeko modukoa”: umeentzako jolasak, puzgarriak, tailerrak, euskal kirolak, bingoa, mus txapelketa eta opari sorta ezberdinen zozketa. Herri bazkaria ere sartu dute egitaruan eta txosna egongo da hurbiltzen diren guztien egarria kentzeko. Arratsaldeko azken partean txokolatada prestatuko dute indarrak berritzeko, ‘minidisko’ batekin lagunduta. Gau partean DJ Markelin disjokeiaren emanaldia ere egongo da.


WATERPOLOA

Jarduera: Leioa Waterpolo eguna

Lekua: Boulevard de Leioa

Eguna: Sábado, 7 de Octubre de 2017

Jardunaldiaren egitaraua:

1​1:30​ – 12:00​   Maila ezberdinetako taldeen aurkezpena eta familia-argazkia

12:00 ​- 14:00​  Umeentzako colasak, aurpegi-margoketak eta puzgarriak

14:00 – 16:00   ​​​​Bazkari herritarra: bertan egindako paella


​16:00 – 18:00  
Herri kirolak, bingoa


​17:00 – ​18:00​  
 “Leioa Waterpolo” Mus Arinaren 1. Txapelketa


​18:00 -​ 20:00  
M​inidiskoa. Txokolatada eta talo tailerra


20:30 – 22:30  
DJ Markelin


​2​3:00 – 23​:30  
Sarien zozketak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude