Gaur ireki da ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borodatezko epea

Gaur, hilak 9, ireki da Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borondatezko epea. Maiatzaren 31ra arte izango da zabalik epea, eta helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 9an kargatuko dira norberaren kontu korrontean.

Zergadunak errazagoa eduki dezan, Udalak mailaz maila igorriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, bertan ordaintzeko azalpen guztiak ematen direlarik, indarrean dagoen Zergabilketa Araudiko 12 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Zergaren inprimakiak ez hartzeak ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoenik, horregatik, jada hartu ez badira, Udaletxeko Ondasun eta Ogasun Sailaren bulegoetara joan beharko da erretiratu ahal izateko.

Ordaintzeko aukerak anitzak dira: Finantza entitateetan (udalak erabiltzen dituen ohiko Kutxa eta banketxeak (Kutxabank, BBVA, Laboral Popular, Santander…), Udaletxeko edota Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan eta Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea sistemaren bidez: www.euskadi.net-en edota www.leioa.eu web orriaren bitartez.

Tokiko instituzioak gogoratu du gainkarguzko derrigorrezko ordainketa egiteko ezarri den epea igaro ondoren zuzenean ekingo zaiola hori premiamenduzko bidetik kobratzeari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo delarik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude