Iruñeko Aberri Egunerako autobusa antolatu dute

Iruñean antolatutako Aberri Egunera joateko autobusean izena emateko epea zabalik dago  Kurkudi Herriko Tabernan asteazkenera arte. Interesatuok izen-abizena eta harremanetarako telefonoa eman beharko dituzte.  Irteera igandean, Txomin Aresti Eskoletako autobus-geralekutik izango da.

Burujabetza osoa aldarrikatzeko Aberri Eguna

Independentistak Sareak Iruñeko Aberri Egunera joateko deia egin die euskal herritar guztiei, “mundu osoari adierazteko inolako kanpo inposaketa eta injerentziarik gabe, geure etorkizuna askatasunean, demokrazian eta justizia sozialean eraiki nahi dugula, eta horretarako burujabetza osoa behar dugula ezinbestean”.

“Burujabe hobe” leloa aukeratu dute egunerako, Aberri Egunean ere diskurtso politikoaren elementu zentrala burujabetza izango baita: “Menpekotasunetik askatasunera. BURUJABE HOBE. Un futuro para todas y todos entre todas y todos.”

Sarearen aburuz, “burujabetzaren ordua da. Euskal Estatu demokratiko eta soziala eratu eta Euskal Errepublika aldarriakatzea da helburua. Eta prozesu hori bultzatu eta bermatuko duen subjektu soziala metatu eta aktibatu behar dugu lehenbaileen. Menpekotasunetik askatasunera jauzi egiteko ordua da”.

Aineratu dutenez, azken bolada hontan euskal gizartea astindu duten bi fenomenok ere tokia izango dute Aberri Egunean. “Pentsionisten mobilizazio erraldoiek eta martxoaren 8ko eztanda feministak ilusio eta itxaropen berriak biztu dituzte gure artean, eta bi mugimenduotako ordezkariek hitza hartuko dute manifestazioaren amaierako ekitaldian”.

Aurten, eguerdiko manifestazioaren ohiko ibilbidea aldutu egingo da, Sarasate Pasealekutik irtengo da 12.00etan eta, erdiguneko hainbat kaletan zehar ibili ondoren, toki berean amaituko da. Bertan egingo da ekitaldi politikoa.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude