Lan-uztea eta konzentrazioak UPV/EHUn lan-istripuan izandako langile baten heriotza salatzeko

UPV/EHUko LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek gaurko deitutako lan-uztea eta konzentrazioak burutu dira UPV/EHUko Campus ezberdinetan.

Lan uztea 12:00etatik 13:00etara burutu da. Konzentrazioak 12:15etik 12.45etara egin dira. Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean izandako lan istripuan buruan kolpe gogorra jo zuen langilea koman egon da hilabete eta erdi pasatu ostean iragan ostiralean zendu zen, LAB sindikatuak ezagutzera eman zuenez.

Gaur izandako konzetrazioetan EHUn lau urtean gertatu den bigarren heriotza salatu eta lanagileek lan egiteagatik haien bizitza arriskuan ez jartzeko duten eskubidea berma diezaiela unibertsitatearen Zuzendaritzak aldarrikatu dute. Era berean, ordutik hona ez dutela Osalanek burutuko behar duen ikerketaren berri izan ere adierazi dute. Unibertsitateak, istripua izan zen emergentziazko atetik ikastegira sartzeko baimenak bertan behera utzi izanaz gain bestelako neurri prebentibo edota zuzentzailerik hartu ote duen argitu ez izana ere salatu dute bertaratutako langileek

Leioako Campusean 70 langilek hartu du parte sindikatuek deitutako konzentrazioan. Eta 190k lau Campusetan izandako konzentrazioetan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude