Leioandiko aparkalekuen salmentak aurrera darrai

Elexalde etorbideko 2tik 10era doan etxebizitza-blokean kokatutako udal aparkaleku-plazaren azalera-eskubidea esleitzeko lehiaketa bigarren fasean sartu da. Oraindik aurrera zuzeneko esleipena egingo da irteera prezioaren gutxienekoan.

Interesa dutenek Udalaren Herritarrenganako Arreta Zerbitzuetara jo beharko dute eskakizuna egitera. Eskakizun hau egiten denean, egunak eta orduak zehaztuko du aukeraketaren ordena.

Aparkaleku hauek eskuratu ahal izateko betekizunak: 18 urte baino gehiago izatea, eskakizuna egiten denean Leioan erroldatuta egotea, eskakizunaren sinadurak baieztatzen du pertsona horren gaitasun guztiak eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea.

Aparkalekuen prezioa 586,77 euro m2 erabilgarri bakoitzeko da. Ez da behin-behineko bermea aurkeztu behar.

Honi buruzko informazio guztia Udal webguneko Kontratatzailearen profilean dago ikusgai.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude