Zer berri? :: “Amaiur-Gaztelu baltza”, Angel Rekalderena

1522. Nafarroako gerran Amaiurko gaztelua nabarmendu zen konkistaren aurkako erresistentzian. Duela 500 urte, berrehun nafarrek aurre egin zioten 10.000 soldadutik gorako tropa espainiar baten setioari.

Hil edo biziko defentsa etsigarria izan zen. Gaur egun, Nafarroa independente eta subiranoa izaten jarraitzeko gogoaren eta erresistentziaren sinboloa da borroka haren oroimena.

Angel Rekalde Goikoetxea (1957, Tolosa, Gipuzkoa, Euskal Herria), Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua eta Kazetaritzan doktorea da. nabarralde argitaletxean argitaratu diren hainbat idazlan literarioren egile (Dorregarai, Mugalaris, Memorias del mañana…), prentsaren azterketaren inguruko saiakera eta ikerketak ere burutu ditu. Azken urteotan Euskal Herriko errealitate politikoak kazetaritzan duen tratamenduaz gain, drogomenpekotasuna eta gazteria bezalako gaiak aztertu ditu gehienbat. Bere azken lanak (Rui Pereirarekin batera Potugalen plazaratu duen O novo jornalismo fardado. El País e o nacionalismo vasco doktoradutza tesian du oinarri eta propaganda espainola eta euskal munduaren kriminalizazioa ditu ardatz.


Laburrean

Egilea  Angel Rekalde Goikoetxea

Ilustrazioak  Amaia Ballesteros  

Argitaletxea  Nabarralde

Hizkuntza  Euskera

Argitalpen-urtea  2022

Prezioa  10,00 €

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-09404-27-8

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude