Zer berri? ‘Dantza’, Telmo Esnalen azken pelikula

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.


Laburrean

Zuzendaria eta gidoilaria  Telmo Esnal

Produkzio-diseinatzailea  Koldobida Jauregi

Koreografoa  Juan Antonio Urbeltz

Produkzio-etxea  Txintxua Films

Ekoizlea  Marian Fernández Pascal

Argazki-zuzendaria  Javier Agirre Erauso

Muntaketa  Laurent Dufreche

Musika  Pascal Gaigne, Mikel Urbeltz, Marian Arregi

Soinua  Alazne Ameztoy, Xanti Salvador

Arte-zuzendaria  Elena Cajaraville

Makillajea  Lola López

Ile-apainketa  Itziar Arrieta

Jantziak  Arantxa Ezquerro

Aktoreak  Gari Otamendi, Amaia Irigoyen, Ainara Ranera, Joseba Astarbe, Josu Garate

Generoa  Drama musikatua

Iraupena  98′

Hizkuntza  Euskara eta gaztelaniazko bertsioa

Estreinaldi-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

Zinema aretoak  Bilbo  Golem Alhodiga (18:30, 20:30, 22:30), Multicines (17:30) Portugalete  Ballonti (18:20, 20:30, 22:30)  Santurtzi  Serantes  (17:30, 20:00, 22:30)


Tráiler de la película

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude