Zer berri? :: ‘Gure oroitzapenak’, Joseba Sarrionaindiaren poema musikatuak

Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik, hainbat musika-taldek eta bakarlarik egindako 32 kanta bildu dira Gure Oroitzapenak izeneko disko-liburuan.

Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak hautatu dira. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Gose, Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga, Berri Txarrak…

Bestetik, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, egungo artista esanguratsuenen eskutik: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego, Jexuxmari Lopetegi, Beñat eta Julen Achiary, Libe, Iñigo Muguruza eta Andoni Basterretxea, Mice, Xendarineko Ahizpak, Angel Katarain.

Liburuan jaso dira, halaber, Gure Oroitzapenak pelikula osatzen duten 12 film laburren oinarri izan diren ipuin eta poemak. Testu zahar eta berriak, artista beterano eta gazteak, estilo eta estetika askotakoak, Joseba Sarrionaindiak belaunaldi desberdinengan esnahi eta gogoetagai berriak sortzeko duen ahalmenaren erakusgarri.

Argitalpenak badu, azkenik, beste osagai bat, balio aparta ematen diona: egileak berariaz  idatzi dituen glosak, bai kanten bai filmen inspirazio-iturri izan diren testuak banan-banan iruzkintzen dituzgtenak, bakoitzaren sorrera eta testuinguruaren berri emanez.


Laburrean

Egilea  Joseba Sarrionaindia (letra guztiak)

Argitaletxea  Elkar argitaletxea

Zenbatekoa  29,50 €

Hikuntza  Euskara

Orri kopurua  132

Argitalpen-urtea   2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9027-837-6


Gure oroitzapenak disko-liburuaren bi CDetako lau adibide

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude