Zinea :: “Maya Erlea: ezti-jokoak” Kultur Leioan

Haur zinea

Maya erlea (2014) filmaren jarraipen hau ere Alexs Stadermann-ek (The Woodlies Movie) zuzendu du. Familiako animazio-filma Noel Cleary-rekin (Blinky Bill: El Koala) batera zuzendu du.

Bere abentura berrian, Mayaren erlauntzak udako bilketa amaitu berri du eta guztiak Ezti-Jokoetan parte hartzeko irrikaz daude.Horixe izango al da behingoz jolas egitera gonbidatuko dituzten urtea? Baina enperatrizak ez die Mayari eta lagunei parte hartzen utzi nahi eta, gainera, haien eztiaren zati bat atletentzat emateko eskatzen die. Ez da bidezkoa!Mayak ezin du hori onartu eta, erreginak emandako aholkuei kasurik egin gabe, Buzztropolisera bidaiatuko du.Han, enperatriza bizi den erlauntza handian, iritzia aldarazten saiatuko da.Izango al du Mayak Jolasen garaile bihurtzeko eta erlauntza salbatzeko aukerarik? Aurkariek, Buzztropoliseko taldeak, gauzak zail jarriko dizkiote; izan ere, liderrak, Violetek, edozer (baita tranpak ere!) egingo du gure lagunei irabazteko.Hori bai, Mayak alboan izango ditu bere betiko lagunak: Flip eta Willi. Has daitezela Ezti Jokoak!


Laburrean

Jatorrizko izenburua  Maya the Bee: The Honey Games

Urtea  2017

Iraupena  83 min.

Herrialdea  Australia

Zuzendaritza  Noel Cleary, Alexs Stadermann, Sergio Delfino

Gidoia  Adrian Bickenbach, Noel Cleary, Fin Edquist, Alexs Stadermann

Musika  Ute Engelhardt

Argazkia  Animation

Aktoreak  Animazioa

Ekoizpena   Koekoizpena Australia-Alemania; Studio 100 Media / Studio B Animation / Flying Bark Productions

Generoa Animazioa. Haur-zinema | Sekuela

Ikuslegoa  Denontzat

Hizkuntza  Euskaraz

Lekua  Auditorium

Egunak  Apirilaren 7 eta 8an

Ordua  17:30ean 

Zenbatekoa  3,5 €

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude