Argazki zaharrak :: “Txopitoena”

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaur aurkezten dizuegun argazkian oinez dabilen gazte talde bat azaltzen zaigu. Herriko zonaldea, agertzen diren eraikinak direla eta, adin batetik aurrerako herritarrek baino ez dute ezagutuko.

Txopitoena da baserri-etxea. Gero Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea izango zenaren lur-sailaren barruan kokatua zegoen, eta unibertsitate-erakunde honen Leioako Campusa erakitzeko eraitsia izan zen.

Argazkian azaltzen diren pertsona batzuk direla-eta, ziurrenik taldea Elizak udalerrian zuen gazte-elkarte horietako batena izango zen (San José auzoan zegoen OHAR zaharra, agian?)

Argazkia, ohikoa den bezala, Idoia López-ek bidali du, oporretatik bueltan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude