Zer berri? :: Eskabidean taldearen “Hiri zahar zikina” diskoa

The Pogues taldearen omenez, Hiri zahar zikina duzue Skabidean taldearen 4. diskoa. Pandemia garai bete-betean konposatu eta 2021eko abenduan grabatu zuten, Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazorekin.

Lan hau, gainerakoen antzera, estilo nahasketa ederra duzue: 2tone-a, skinhead reggaea, rocksteadya, Bob Marleyren estiloko reggaea, funky hutsa, soula… Musika estilo asko maite ditu Skabideanek, eta hala islatu nahi izan du oraingoan ere. Areago, bada estilo nahasketa berritzaile eta interesgarriren bat ere disko honetan. Animatu eta bilatu zein den! Dantzatzeko zein etxean lasai aditzeko, denetarako balio du disko honek. Gozatu!


Laburrean

Egileak  Skabidean

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia Copyright

Abestiak

1. Hiri zahar zikina
2. Gure usea
3. Indar berria
4. Enara
5. Geldiunea
6. Sortetxeari
7. Mailurik baneuka
8. Ez dakit nola
9. Hilarria


Hiri Zahar Zikina diskoaren Gure unea kanta

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude