4 t’erdiko txapeltketa: Final zortzirenak, oso irekiak

Atzo, Leioako aterpean jokatzen ari den 4 t´erdiko txapelketaren final hamaseirenak amaitu ziren. Bi leioaztarren arteko partidoak eman zion amaiera fase honi: Jonga 22 Inazio 19.

Fase hontako partidu gehienek oso emaitza estua izan dute, eta aurreko fasean bezala, oreka izan da nagusi. Baina amaituta aste honetan, faborito guztiek egin dute aurrera, zailtasunez izan bada ere.

Ostegun gaueko partidua izan da denen gainetik aipagarriena. Honetan Aimar Astigarragak, inolako arazorik gabe gailendu zuen Josu La Cruz, 22-4ko markagailua ezarriz.

Bihartik aurrera final zortzirenak hasiko dira martxan, faborito argirik gabe. Eta hurrengo astean zerrenda buruak sartuko dira txapelketara: Ander Ucelay, Mikel Lekunberri, Pello Amiama eta Julen Isasi, final laurdenetan aurkari zain ditugu.

Aste honetako partiduak, beraz, honakoak izango dira:

Urriak 10, asteazkena, 19.00etatik aurrera: Uribe vs Landa eta Urien vs Jonga.

Urriak 11, ostegun, 20:00etan: Astigarraga II vs Beni.

urriak 12, ostirala, 11.30ean: Oier vs. Santa.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude