Avanzadaren eraikitzearen garaiak

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gure gaurko argazkiak Avanzadaren 80. hamarkadako estaltzearen une bat islatzen du.

Ikus daitekeenez, estaldura, neurri batean behintzat, egina zegoen, ezen, ikusten denez, kotxeak, honez gero, lurpeko bidetik igarotzen baitira. Hala ere, oraindik alboko bidean lanak egiten ari ziren eta, lurperatutako erdiko bideak ez zeuden guztiz bukatuta.

Antzekoa esan daiteke Avanzadaren gaineko plataformaz. Oraindik ez dago eraikita. Argazkian ez dago diskobolorik, ez Stoarik, ez obeliskorik ezta gainontzeko guztia ere. Oraindik hilabeteak falta ziren egun duen itxura hartzeko.

Orduko lurperatzea onura handia izan bazen ere, aspaldi ari dira leioaztarrak eskatzen Avanzada duztiz lurperatzeko gure herriko erdialdetik. 1999. urtean lehen aldiz eskatu zenetik, hainbat aldiz agertu dira albisteak esanez ikerketak ari zirela egiten. Baina azterketetatik ez dira igaro instituzioak (Bizkaiko Foru Aldundia, batik bat).

Ugariak izan dira ere leioaztarrek erakutsitako kexak eta bultzatutako ekimenak lurperatzeko eskaria egiteko, sortzen duen zarata izugarriaz kexatzeko eta abar.

Orain, udal hauteskundeak ate joka ditugula, gero eta ugariagoak izango dira Avanzada albiste bilakatuko den aldiak. Baina gauzak ez badira aldatzen, hitzak baino ez dira izango. Eta Leioak behar dituena, arazo den Avanzada lurperatzeko erabakiak. Hauteskundeak izan zein ez. Behingoz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude