Emakumezkoen 2. maila :: Igoera Fasea Kandelazubietan jokatuko da datorren asteburuan

Emakumezkoen 2. mailako Liga erregularra bukatu da eta pronostikoak bete dira. Aranguren Mutilbasket da txapeldun berria, CB SanIgnaciori irabazita (84-50), eta igoera lortu du. Igoera Fasea Leioako Kandelazubieta Kiroldegian jokatuko da datorren asteburuan: Leioa-Araba eta Ardoi-San Ignacio izango dira larunbateko finalerdiak, 18:00etan lehen eta 20:00etan bigarrena. Finala igandean jokatuko da, 18:00etatik aurrera. Honetatik aterako da 1. mailara igoko den bigarren taldea.

Denboraldia bukatu da berdinketa hirukoitzarekin bigarren postuan. Leioa Lauko Finaleko anfitrioia izango da jaitsierako postutan dagoen Arri BKL gainditu eta gero (68-22). Luis Ledesmaren neskak hasieratik aurretik joan ziren bigarren postua ziurtatzeko.

Megacalzado Ardoi, San Ignacio eta Araba La Bolsa Generosa ere ariko dira Igoera Fasean. Azken jardunaldian, hirurek lortu dute garaipena: Bera Bera MRW Amara 43 – Ardoi 52, Fabiolas San Antonio 36 – San Ignacio 57 eta Getxo 42- Araba La Bolsa Generosa 47.

Finalerdiak larunbatean jokatuko dira. Lehen partiduan Leioa SBT eta CB Araba arituko dira lehian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bigarrena, 20:00etatik aurrera, Ardoi eta San Ignacioren artekoa izango da. Finala, igande arratsaldean, 18:00etatik aurrera jokatuko da.

Kandelazubieta zaleez beterik espero da Leioa Saskibaloi Taldearen emakumezkoen seniorrak aupatzeko. Merezi dute eta!

 

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude