Leioako udaletxea, berriztu gabe

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurkoan, oso eraikin ezagunaren aspaldiko argazkiarekin gatoz gure iganderoko sail honetara: herriko udaletxearena, hain zuzen.

Argazkia kalidade handikoa ez bada ere, argi ikusten da ez duela egun duen itxura, berriztu gabea baizik. Eskaileren ondoko iturria ere ikus daiteke.

Egungo Udaletxe aurreko plaza bera ere ez da ageri argazkian. Eta data zehatzik ez badakigu ere, 50. hamarkadaren edo 60.arena dela irudia esan dezakegula uste dugu.

Nabaria denez, udaletxeak gaur egun dituen 3 solairuak baino bi soilik zituen orduan. Eta oso argi ez bada ikusten ere, balkoi nagusian bandera bakarra jartzeko masta ageri da. Eta ez zen, prezeski, ikurrina bertan jartzen zena, ez horixe!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude