Torturaren kontrako konzentrazioa deitu du Sortuk ostegunean Bulebarrean

Sortu Leioak torturaren kontrako konzentrazioa deitu du biharko, otsailak 15, ostegunez, Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Iragan asteartean, hilak 13, Torturaren kontrako Nazioarteko egunaren harira Sortuk “Minak luze dirau” izenburuko kartela zabaldu zuen. Brertan torturaren erabileraren aitortza, torturak jasandakoen erreparazioa eta berriro halako kasuak ez errepikatzeko bermeak eskatzen ditu.

Gainera, egun berean, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak, beste behin ere, Espainia zigortu du Igor Portu eta Mattin Sarasola gazte nafarrak atxilotu ostean Goardia Zibilaren esku jasandako tratu txarrengatik.

Horezaz gain, duela zenbait aste ezagutarazi zen UPV/EHUko irakasle Pako Etxebarriak buru zuen ikerketa taldeak 1960tik 2014ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan izandako tortura kasuen inguruko txostena, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egina. Bertan ondorioztatzen denez, 4.113 herritar gutxienez torturatuak izan ziren Gordia Zibilak, Polizia espainiarrak edota Ertzaintzak atxilotuak egon ziren bitartean. Nafarroako Gobernuak ere antzeko ikerketa egiteko enkargua egina zion ikerketa talde berari, baina Espainiako Gobernuak jarritako helegitea medio, bertan behera geratu da. Euskal Memoria Fundazioak argitaratutako liburu batean herrialde honetan 700 herritar izan zirela torturatuak azaltzen da.

Hori guztia dela eta, Sortu Leioak biharko konzentraziora deitu ditu herritarrak, indar polizial ezberdinek erabilitako torturaren salaketa egiteko, torturartuekiko elkartasuna erakutsi eta erreparazioa eta halakorik berriro gerta ez dadin bermeak exijitzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude