Maiatzaren 26ko manifestazioetan parte hartzera deitu dute pentsiodunek

Esnatu Leioak pentsiodunen aldarrikapenekin bat egin du eta manifestazioan parte hartzera deitu du

Pentsiodunek mobilizazioekin jarraituko due datozen asteetan, eta maiatzaren 26an manifestazio jendetsua egin nahi dute Bilbon.

Euskal Herriko plataformak Gasteizen bildu dira gaur eta mobilizazioen bideari eustea erabaki dute. Apirilaren 19an egin zuten bileran hiriburuetan bi manifestazio nagusi erabaki zuten: maiatzaren 5ean eta 26an.

Lehen bilera horretatik hona izandako aldaketa bat azpimarratu dute: “EAJ-PP akordioarekin egin dugu topo”. Pentsio publikoen sistemak “luzerako ikuspegia eta neurri egonkorrak” behar dituela adierazi dute eta, hortaz, pentiodunek uste dute gai hori ezin dela “aurrekontuen negoziazio erabakien menpe” egon.

Era berean, EAJ eta PPren artean adostutakorekin “2013tik hona galdutako erosmen ahalmena” ez dutela berreskuratuko eta 1.080 €ko gutxieneko pentsioak eskatzeko aldarriari eman dioten ezezkoa gaitzetsi dtue. Pentsiodunek alderdi biei “gezurretan” aritu izan leporatu diete dirurik ez dagoela esatean. “Inoiz baino aberastasun handiagoa dago, baina bere banaketa inoiz baino injustuagoa da. Estatu espainolak bere Barne Produktu Gordinaren 4 puntu baino gutxiago  erabiltzen ditu pentsioetan, gure inguruko zenbait herrialdek baino”, adierazi dute. Ondorioztatu dutenez, “borondate politiko eza” da arazoa, ez besterik.

Horregatik, aldez aurretik planteatu dituzten aldarrikapenak berretsi dituzte eta mobiliazazioekin jarraituko dutela iragarri dute. Asteleheneroko konzentrazioez gain, hilaren 26an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Esnatu Leioak maiatzaren 26ko manifestazioarekin bat egin du

Esnatu Leioak publiko egin du maiatzaren 26an Bilbon egingo den pentsiodunen manifestazioari ematen dion sostengua, eta bere bozkatzaile eta lagunei parte hartzeko deia luzatu diete.

Gogoratu dutenez, manifestazione arratsaldeko 18:00etan hasiko da Bihotz Sakratuan eta Gran Viatik gora abiatuko da, Buenos Aires kaletik Udaletxe plazaraino heltzeko. Pentsiodunek deitu dituzte “pentsiodunak, langileak, enplegu gabeak, baserritarrak, arrantzaleak, erakunde feministak, gazteak, kalean egongo gara oraingo eta etorkizuneko pentsioak defendatzen”. Udalei, sindikatuei eta alderdi politikoei hilaren 26ko manifestazioarekin bat egiteko dei egin diete, betiere, pentsiodunen mugimenduaren autonomia eta protagonismoa errespetatuz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude