Igandean Avanzadaren gaineko Bulebarrean Aberri Eguna ospatzera deitu dute

Datorren igandean, apirilaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Iparragirre zeharkaleko Bulebarren Leioan Aberri Eguna ospatzera deitu du herritar talde batek, Euskal Herria Baterak ekimenak bultzatutako deiarekin bat  eginda.

Aurtengo Aberri Egunean “keinu bat batera” egitera deitu dute herritar talde zabalak Euskal herriko herri eta txoko ezberdinetan.

Leioan eguerdian batzera deitu dute helburu zehatz batekin: “Leioa anitza irudikatuko dugu”. Horretarako ikur eta aldarrikapen ezberdinekin agertzera deitu dute: ikurriña, pentsiodunen zapia, ikur feministak, kirol talde edo selekzioaren ikurra, “ongi etorri” ikurrak, eta abar.

Deitzaileen artean honako hauek daude: Arantza Ugarte (txistularia), Eneko Uribe (pilotaria), Maribel Pérez (erizaina), Aritz Alboniga (irakaslea), Ana Pereda (medikua), Arkaitz Fullaondo (UPV/EHUko irakaslea), Enara Gartzia (ikaslea), Ekaitz Ugarte  (ikaslea), Maite Iglesias (garbitzailea), Joserra Elkoroaristizabal (jubilatua), Pili Artze (errefuxiatu ohia), Eneko Bilbao (ingeniaria), Ainize Uruburu (ikaslea), Antton Illaro (irakaslea), Alaine Bilbao (informatika teknikaria),  Oier Bidaurrazaga (Tubos Reunidos-en langilea), Rakel Olea (Jaurlaritzaren langilea), Aritz Tellitu (abokatua).

Aberri Egunaren deitzaileek bideoak edota argazkiak egin igandeko Aberri Egunera deituz eta helbide elektroniko honetara bidaltzera deitu dute. Igandean etxeko balkoietan eta lehioetan ikurriñak jartzera eta Aberri Eguneko argazkiak eta bideo laburrak bidaltzeko deia ere egin dute. Horiek guztiak ere sare sozialen bitartez partekatzeko gonbita zabaldu dute ere, #EuskalHerriaBatera eta #AberriEguna2021 traolak erabiliz.


Info +

Aberri Eguna 2021  Euskal Herria Batera  

Leioako Aberri Eguna  Kartela


Euskal Herria Bateraren bideoa 20212ko Aberri Egunerako

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude