Sakoneta Kiroldegiak ordutegi berezia edukiko du abuztuan

Sakoneta kiroldegiak, muskulazio gelak eta igerilekuak ordutegi berezia izango dute abuztuan.

Udalak COVID19k eragindako geldialdia abuztuan egiten den ohiko mantenua egiteko aprobetxatu zuen, beraz, aurten kiroldegia abuztuan zehar irekita egongo da, baina zerbitzu eta ordutegi bereziekin.

Masaje zerbitzuari dagokionez, ordutegia honakoa izango da: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara. Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara.

Igerilekuen ordutegia, bere aldetik, honakoa izango da: Astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

Azkenik Muskulazio-gimnasioaren ordutegia honakoa izango da: Astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 22:00etara. Larunbatetan, 8:00etatik 14:00etara.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude