Udako era anitzak euskara ikasteko AEK eta Mastitxu udal Euskaltegiaren bitartez

AEK: Udako plazer txikiak… euskara ikasteko

Ikasturtea bukatzear dago baina udan euskara jarraitzen ikasi nahi dutenek aukera paregabea izango dute AEKren barnetegietan. Euskaraz bizitzeko eta euskalduntzen jarraitzeko eskaintza zabala daukate abian: mintzapraktika egiteko barnetegi ibiltariak ezin hobeak dira. Pedalei ekinez edota oinez, kirola egin eta Euskal Herriko parajerik ederrenak ezagutu bitartean, euskara praktikatzeko parada izando dure horietan izan emiten dutenak.

Etxeko txikiekin harremanak euskaraz sendotzeko, familia barnetegiak eskaintzen ditu AEK-k. Helduek euskara ikasi bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute; txango eta ikastaroetan.

Euskalduntze barnetegiek ere egun osoan euskaraz bizitzeko modu polita eskaintzen dute: euskaraz gosaldu, euskara eskolak, euskaraz jolastu, euskaraz bazkaldu…

EGA, HABEren… azterketak prestatu nahi dituztenentzat ere badute zer eskaini: propio horri begirako barnetegiak eta ikastaro trinkoak.

Eta etxetik edo etxetik gertu euskara ikasi nahi dutenek ez dute aitzakiarik! Horientzat ikastaro trinkoak prest ditu AEK-k bere euskaltegietan. Baita on-line ikastaroak ere!

Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute, Mendikotan, uztailaren 30etik abuztuaren 4ra.

AEK-ren udako euskara ikastaroen eskaintzaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, honelako bitartekoak erabilizi eskuratu daiteke: Leioako Lamia Euskaltegia, 94 464 60 63 edo 607 63 26 55; Informazio orokorra, 946 464 000 edo 673 200 100 telefonoetan edota  udabarnetegiak@aek.eus posta elektrokikoaren bitartez. 

Udako eskaintza osorik HEMEN ikus dezakezu.

Udako ikastaroak Mastitxu Euskaltegian

Leioako Mastitxu udal Euskaltegiak, beste urte batez, udako ikastaro trinkoak eskaintzen ditu uztaila eta irailean, astelehenetik ostiralera bost ordu egunero. Informazio guztia eskura dezakezu 94.464.00.02 telefonoan, euskaltegi@leioa.net e-postan edota www.euskaltegileioa.com web gunean.

Uztaileko ikastaro trinkoetan izena emateko epea ekainaren 18tik 26ra izango da irekita, eta iraileko ikastaroetarako uztailaren 5etik 11ra eman beharko da izena.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude