Kloro isuriketa gertatu ondoren, Sakonetako igerilekua itxita

Matxura batek Sakoneta Kiroldegiaren igerilekua ixtera behartu du gaur. Sare sozialen bidez adierazi du Udalak “hurrengo egunetan” itxita egongo dela igerilekua.

Tokiko erakundeak ez du zehazten zein matxura motak behartu duen udal igerileku estalia ixtera ezta instalazioa itxita egongo den egun kopurua ere.

leihoa.info-k jakin ahal izan duenez kubeta hustu beharra sortu duen apurketa gertatu da. Horren ondorioz konponketa egin, berriro urez bete eta zabalduko da igerilekua.

Kloro isuriketa berria igerilekuan

Hala ere, igerilekuaren erabiltzeek agerkari honi ziurtatu diotenez, kloro isuriketa berria gertatu da gaur eta, horren ondorioz, bertan aurkitzen zirenak kanporatuak izan dira eta igerileku estalian igeri egitera arratsaldean joan direnei sartzea galarazi zaie.

Ez da hau kloro isuriketa igerileku estaliaren atmosferara gertatu den lehen aldia. Halako isuriketak noizbehinka gertatu ohi dira. 2006 urtean, esaterako igerilekua itxi behar izan zen Osalanen txosten baten ondorioz Sakonetako igerilekuan konponketa lan garrantzizkoak egiteko.

Gertaera honen gauza deigarriena da Sakonetako instalazioak zabaldu eta egun gutxitara gertatu izana, abuztuan itxita egon baitira bertan mantentze lanak burutzeko. Ez dirudi udal igerilekuan egindako mantentze lanetan detektatu zenik inolako elementu matxuraturik gertatutako tutueria baten apurketa iragarri zezakeenik, ezta kolor isuriketarik ere.

Udal igerileku estalia astebururako edo, gehien jota, astelehenerako berriro martxan egotea espero da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude