Betikok ikastola ezagutzera joateko animatzen ditu gurasoak

Leioako Betiko Ikastolak otsailaren 9ra arte zabalik dagoen matrikula kanpainari begira diptiko bat zabaldu du herriko etxeetan. Bertan Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBH-n beren seme-alabak matrikulatu behar dituzten gurasoak animatzen ditu ikastola ezagutzera.

“Ikastola eredua” aldarrikatzen du Betiko Ikastolak. Eredu hori, bertokoa, herritarra eta euskal curriculumean oinarritua dela azpimarratzen dute. “Konpetenzietak eta integrazioaren pedagogia oinarri”, adierazten dutenez. Ikastolaren arduradunen arabera, “hezkuntza eraldatzen ari gara, gizartea eraldatzeko, gizarte justuago, parekideago, euskaldunago eta zoriontsuago bat eraikitzeko”. Horren adibide da martxan dituzten hainbat proiektu edota programa: Eki proiektua DBHn ezarri ostean aurten LHko 6. mailan ezarriko dena; edo bullyng-aren aurkako Kiva proiektua, eskola jazarpenari aurre egiteko.

Leioako Ikastola erikinak eraldatzen ibili da azken urteetan, horren adibide Haur Hezkuntzaren espazio guztiz aldatuak direlarik. “Espazio berritzaileak dira, eraldatzaileak, malguak, unean uneko beharretara moldatzeko modukoak”, azaltzen dutenez. Horretaz gain, aurreko azaroan hirugarren eraikina inauguratu zuten, gelak, erabilera anitzeko gela, bulegoak eta beste hainbat espazio dituena.

Betikok “konfiantzazko eta hurbila” den ikastola gisa definitzen du bere burua. 0 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteentzako zerbitzuak eskaintzen ditu, zabaldutako diptikoan diotenez: zaintza zerbitzua (0-5 urtekoentzat), goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:30etara, autobus zerbitzua (San Inaziotik eta Sopelatik), ikastolan bertan sukaldatutako janaria, frontoia, patio estalia eta beste hainbat ezaugarri.

Baina, denaren gainetik, Betiko ikastolaren izaera “herritarra eta eraldatzailea” azpimarratzen dute, guraso kooperatiba figura legala erabilita.

Diptikoaz gain, propio egindako bideoa ere ekoitzi eta zabaldu dute Betiko Ikastolakoek 2018ko matrikulali honetarako.


Info +

Betiko Ikastola   Artatza auzoa, 84. 48940 Leioa

Telefonoa  94 464 23 64

e-posta  info@betikoikastola.eus

web orrialdea  www.betikoikastola.eus

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude