Mons Dansa (Katalunia)
Zenbat istorio geratzen dira marrazkilari, idazle eta poetek paperontzira botatzen dituzten paperetan gatibu? Istorio tolestuak, apurtuak, zimurtuak… Paperezko istorioak… Utziko al diegu kanpora ateratzen?
Istorio horiek lo geratzen dira norbait haiek askatzera etortzeko zain. Batzuetan lortzen dute ihes egitea, eta hegan alde egiten dute, haientzat lekua daukan bururen baten bila.
Papera bezain elementu sinple batetik sortzen diren istorioak aurkitzeko ideiatik abiatuta, ikuskizun horrek dantzaren, bideoen, magiaren eta umorearen bidez kontatzen digu amaitu gabeko bi pertsonaien istorioa. Akastunak dira, baina lortu dute haiek biltzen zituen paperetik, norbaitek ahaztuta laga zituen lekutik, ihes egitea. Orain, bidean botata topatzen dituzten istorio guztiak askatzen dituzte, haiekin jolastu eta bizitza berri bat emateko.
Laburrean
Ideia, Zuzendaritza Claudia Moreso
Sormena, Antzezleak Sarah Anglada, Sara Pons
Argiztapena Roger Guinot
Musika Tactequeté, Henry Mancini, Cabo Sant Roque, Martí Mira
Jantziak Flavia Onofre das Neves
Escenografía, Atrezzo Miquel Ruiz, Martí Doy
Iraupena 50′
Ikuslegoa Denontzat
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Abenduaren 29an
Ordua: 18:00etan
Sarrera: 3,75-5 euro
INFO +
Web orrialdea Mons Dansa
Facebook MONS-dansa i educació