Alberto Ladrón Aranaren “Gezur Basoa” liburuaz solasaldia Irakurle Klubean

Leire Asiain inspektorearen bigarren ikerketa dakarren Alberto Ladrón Aranak 2016an (dagoeneko bere hirugarren abenturatik doa) eta euskal eleberri beltzaren egile “suediar” arrakastatsuenaren liburua aukeratu dute maiatzeko irakurle klubaren bileraren aitzakia bezala.

Erritmo biziz eta modu borobilean gauzatutako eleberri honek eleberri beltzari buruz, bestsellerrei buruz eta hainbat kontutarako berba egiteko aukera emango die gaur, maiatzak 16, egingo duten bileran.

Dagoeneko ez dagoenez hemerotekarik, bileraren lekua zehazteke dago baina ordua betikoan mantentzen da, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

Alberto Ladron Arana idazlea Iruñean jaioa da, 1967 urtean. Maisutza eta psikologia ikasia. Fantasiaren eremukoa izan zen bere lehenengo eleberria, Itzalaren baitan (Irun Hiria saria). Geroztik, misterioaren alorra landu du gehienbat: Xake Mate (Augustin Zubikarai saria), Eguzki Beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ez eta Piztiaren begiak.
Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean aurkitu daiteke.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude