Erakusketa :: CVCEphoto 2020

CVCEPHOTO mendi-jarduerari buruzko nazioarteko argazki-lehiaketa bat da, duela zazpi urtetik hona Club Vasco de Camping Elkarteak, Donostiako mendi-elkarteak, antolatzen duena.

Kultur Leioaren Erakusketa Gelan lehiaketa honen seigarren ediziora aurkeztutako 20 argazki erakutsiko dira. Ohi bezala, edizio horretan argazkilari profesionalak eta mendi-argazkigintza maite duten zaleak aurkeztu ziren iazko ediziora. Lehiaketa honen arrakastaren tamaina antzemateko, aurreko urteko edizioan mundu osoko 60 herrialdetako 499 argazkilari eta guztira 1.322 argazki aurkeztu zirela kontuan hartu behar da. Arrakasta, baina, ez zen izan soilik kopuruari dagokionean, antolatzaileen aburuz, edizio honetara aurkeztutako irudien kalitatean ere salto bat suposatu baitzuen.

CVCEPHOTOren 2020 urteko edizioaren irabazlea Ricardo Silva Alves portugaldarra izan zen, Split Walls argazkiarekin. Bigarren saria Vladimir Kochkinentzat izan zen, Mountain Shelter izeneko argazkiarekin. Hirugarren saria Mikael Helsingentzat izan zen, MTB en camino nevado izeneko argazkiagatik.


En breve

Izenburua  CVCPHOTO

Lekua  Kultur Leioaren Erakusketa Gela

Fechas  Otsailaren 14ra arte

Horario  Astelehenetik ostiralera arte, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandeetan 9:30etik 13:30era 16:30etik 20:00etara

Entrada  Doakoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude