Gabonetan Antzokira :: Markeliñeren “Julietas, Romeo circo” lana ikusgai bihar

Gabonetan Antzokira

Julietas, Romeo circo (Markeliñe, Euskal Herria)

Bihar, abenduak 28, Gabonetan Antzokira zikloaren barruan, “Julietas, Romeo circo” izeneko lana ikusgai egongo da Kultur Leioan. Lana Markeliñe euskal konpainiak ekoitzi du. Hauxe izango da etxeko txikienei eta haien gurasoei zuzendutako Gabonetan Antzokira zikloaren bigarren ikuskizuna.

Romeo eta Julieta bi kapela dira, eta “aurkezleak” airera botako ditu. Pertsonaiak kapelak dira, ez antzezleak. Kapela bat berdea da, bestea gorria. Romeo eta Julieta. Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera.

Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta,  gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa.

Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia. Guzti honen azpian, amodioaren hauskortasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik.

Laburrean

Ideia, dramaturgia eta zuzendaritza  Joserra Martínez

Antzezleak  Itziar Fragua, Rodrigo Lacasa, Maitane Azpiroz, Bego Peñaranda, Garazi Pascual

Musika  Jim Pinchen

Ahotsa  Sandra

Espazio eszenikoa  Markeliñe

Argiztapena  Paco Trujillo

Jantzien diseinoa  Marieta Soul

Koreografiako laguntza  Mar García

Ekoizpena  Jon Kepa Zumalde

Argazkiak  Gerardo Sanza

Bideoa  Pausa

Sustapena  Gloria Hernández

“Julietas, Romeo circo” ikuskizunaren aurkezpen-bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude