Gabonetan Antzokira
Pinotxo (Glu Glu produkzioak, Euskal Herria)
— Komedia musikala —
Bihar, abenduak 29, Gabonetan Antzokira zikloaren barruan, “Pinotxo” komedia musikala ikusgai egongo da Kultur Leioan. Lana Glu Glu euskal konpainiak ekoitzi du. Hauxe izango da etxeko txikienei eta haien gurasoei zuzendutako Gabonetan Antzokira zikloaren hirugarren eta azken ikuskizuna.
Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk Pinotxo taula gainera eramango du, familia guztiari zuzendutako antzerkia, dantza eta musika ardatz izango direlarik.
Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango. Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.
Komedia musikala baliatuz taula gainean atzoko, gaurko eta biharko umeen abenturak ekarriko dituzte taula gainera. Oraindik ere egunerokotasuna mantentzen duen ipuina da Collodik XIX. mendean ikasitakoa, gaurko haurren irudi eta ikasgai.
Laburrean
Izenburua Pinotxo
Egilea Galder Perez
Zuzendaritza Maitane Zalduegi Viar
Zuzendari laguntzailea Ugaitz Alegria
Argiztapena Zigor Gorostiola
Antzezleak Itxaso Quintana, Iñaki Maruri, Ugaitz Alegria, Jon Casamayor, Iñaki Maruri, Andrea Covadonga
Ekoizpena Glu-glu
Iraupena 75′
Hizkuntza Euskaraz
Ikuslea 3-9 urte
Lekua Kultur Leioaren Auditoriuma
Eguna Abenduaren 29an
Ordua 18:00etan
Sarrera 5 € (Bonoa: 12 €)
Info +
Webgunea www.gluglu.eus