Udalak Murchanten izandako hilketa gaitzestu du

Udalak “bere gaitzespen irmoena” erakutsi du Murchanten (Nafarroa) gertatutako Maria Pilar Berrio Jimenezen hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimaren hurbilekoei.

Udalak gogorarazi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten.

Ildo horretan, “emakumeen aurkako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina” adierazi du.

Azkenik, “tragedia horrek berriro dakarkigu gogora hala Leioako udalak nola Leioako gizarte osoak daukagun erantzukizuna, Leioan berdintasuna eraginkor egiteko” esan du tokiko instituzioak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude