Declaración institucional del 8 de marzo

25 une baino gehiago igaro dira, Beijineko Adierazpenean eta Ekintza Plataforman, erabakiak hartzerako orduan, gizonen eta emakumeen artean parte-hartze politikoa eta boterearen banaketa orekatua lortzeko nazioarteko akordioa hartu zenetik. Nahiz eta aurrerakuntzak izan diren, munduko herrialde gehienek ez dute genero berdintasunik lortu, eta gutxi batzuk bakarrik ezarri edo bete dituzte sexuen arteko berdintasunean asmo handiko helburuak.

Egungo krisi anitzen testuinguru honetan, gizarte, ekonomia, ingurumen eta gobemantza ereduak birplanteatu nahi dira, berdintasun-arrakalak gutxitzeko asmoarekin, arrakala horiek gizartearen zati handi batentzat handitu direlako eta, batez ere, emakumeentzat. Orain da liderrak izateko garaia, erakundeak eta gizartea eraldatzeko harreman-eredu askoz ere inklusiboagoak, kooperatiboagoak eta sozialagoak lortzeko. Sektore anitzeko lankidetzako gobemantza feministaren eredu baterantz aurrera egin behar da, elkar entzutean oinarrituz, baita botere eta erantzukizunen banaketa eta partaidetza­ prozesuak abian jartzean ere.

Mugimendu eta talde feministak eta emakumeenak, aniztasunean eta belaunaldien artean, berdintasunaren inguruko hainbat gai salatzeko eta eskatzeko mobilizatzen ari dira. Adibidez, arrazakeriaren kontrako justiziatik hasi eta soldata-berdintasuneraino, indarkeriaren amaiera eta emakumeen aurkako diskriminazioa, sexu-jazarpenaren ezabatzea, klimaren aldeko justizia, bakea mantentzea, eta hainbat gehiago.

Emakumeek politikan eta erabakiak hartzerakoan berdintasunean  parte  hartzea  eta  lidergoa  izatea funtsezkoak  dira,  2030an,  Garapen  Jasangarriaren Helburuak lortzeko. Hala ere, tokiko eremutik orokorrera, emakumeen parte-hartzea mugatua izaten jarraitzen du, alderdi formaletako erabakiak hartzerakoan, besteak beste, politika gaietan, administrazio publikoan, enpresa pribatuetan, unibertsitatean, sindikatuetan, elkarte eta kooperatibetan, eta beste hainbat sektoretan.

Martxoaren 8 honetan, emakumeen nazioaiteko egunean, lehentasunezkoa da emakumeen lidergoak sustatzea, gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuta. Era berean, berdintasun arloan erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Emakumeen parte-hartzea ikuspegi askoz ere zabalago batetik ulertu behar da, ez bakarrik ikuspegi formal edo arauemailetik. Emakumeek erabakiguneetan parte hartzeko dituzten baldintzak aldatu behar ditugu.

Emakumeen parte-hartzearen alde lan egiteko, beharrezko da…

  • botere-espazioak partekatzea eta uzteak eragozten dituzten erresistentziei eta inertziei aurre egitea. Horretarako, kristalezko sabaiak hautsi behar dira, espazio guztietan, aniztasun osoan eta ikuspegi intersekzionalarekin emakumeen presentzia bermatuko duten neurrialk ezarriz.
  • zaintza-lanen banaketa erantzunkidean aurrera guztiz egitea, justizia-printzipioa delako eta emakumeen gainkargak herritartasun osoa egikaritzea mugatzen duelako.
  • zaintza eta bestelako lan feminizatuen sektore profesionala prekarizatuak balioestea, eta sektore horri gizarte-balioa aitortzea, bere baldintzak hobetuz.
  • emakumeek lidergoetan duten konfiantza, sinesgarritasuna eta eragina mugatzen duten estereotipo eta aurreiritziei aurre egitea.
  • emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak desagerraraztea, baita emalrumeen aurkako indarkeria politikoa ere.
  • lidergoan jarduteko praktikak eta moduak deseraikitzea, besteak beste, menderatzean oinarritutako eredu androzentrikoak, zaintzaren denborak eta erantzukizuna kontuan hartu gabe, emakumeen eta boteretik baztertutako beste kolektibo batzuen talentua eta jakintzak mesprezatuz, eta talde­ lana ez baloratuz.
  • emakumeen eta nesken eskubideak ikuspegi intersekzionala, berritua, erradikala eta eraldatzailea duen agenda feministaren erdigunean jartzea, emakume horiek boterean duten bazterketa sistematikoari aurre egiteko eta desberdintasun­ arrakalak murrizteko.

Horregatik Leioan, gure eskumenen markoan, konpromiso hauek hartzen ditugu: emakumeen lidergoa bultzatzea eta boteren berdintasunean egikaritzeko baldintzak erraztea. Estamentu publiko eta pribatu guztietan emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzen duten politika politikak indartzea da helburua, martxoaren 3ko 1/2022 Legean, , Emakume eta Gizonen berdintasunerako legearen bigarren aldaketari buruzkoan, ezarritakoaren arabera:

  1. Partaidetza-prozesu bat abiaraztea, etorkizunean Emakumeen etxe posible bat sortéelo.
  2. Laket jabekuntza-eskolaren programei baliabideak eta espazio egokia ematen ejarraitzea
  3. Mugiendo feministaren eta emakume-elkarteen parte-hartzea indartzea, erabaki partekatuak hartzeko konpromiso  sendo batetik abiatuta.
  4. Berdintasun-planen intersekzionalitatea indartzea gure gizartea osatzen duten eremu guztietan, emakumeek beraien aniztasunean duten parte-hartze osoa eta eraginkorra finkatzera iristeko.
  5. Adinaren eta generaren arabera bereizitako datuak sortzea, pixkanaka handitzea, 1/2022 Legearen aginduak dakarrena kontuan hartuz, neskatilen, neska nerabeen eta emakumeen bizitzaren eragin zuzena izango duten politikak egiteko informazioa emateko.
  6. Politikan şartken diren emakumeentzako ikaskuntza- eta ahalduntze-guneetan parte hartzea erraztea, hala nola Basqueskola Sarean eta emakume hautetsientzako laguntza-, elkartasun- eta aliantza-sareetan, udalaz gaindiko beste erakunde batzuek antolatuta.
  7. EUDELi eskatzea, Indarkeria politikoari aurre egiteko protokoloak proposa ditzala, emakumeen parte hartzeari eta erabakitzeko gaitasunari buruzko ikerketa bultza dezala eta ordezkaritza orekatu baterantz egiten diren aurrerapenak babes ditzala.
  8. Zainketa Mahaia abran jartzea, zainketa-sistemari buruz hausnartzeko espazio gisa, eta, lehenik eta betin, zaintzaileak identifikatzeko beharrezko estrategiak bultzatzeko eta ezartzeko balioko duena, eta, bigarrenik, Leioako zainketen egoera genero-ikuspegitik aztertzeko abiapuntu gisa, hori guztia Leioako Emekumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana onartzeari lotuta.
  9. Leioako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana garatzen jarraitzea. Plan horren helburua da emkumeen  aurkako udal-politikak eremu guztietan sendotzea, udal-praktiketan genero-ikuspegia txertatuz.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude