Txorierriko jaiak etxetik ospatuko dituzte aurten

Txorierriko Jai Batzordeak gaur egungo egoerari egokitutako jai egitaraua prestatu du herritarrek etxetik gozatu eta parte hartzeko aukera izan dezaten.

Tortilla lehiaketa, mozorro lehiaketa, online batxata eskolak… dena prest dago larunbat honetan, ekainaren 6an, Txorierriko jaiez gozatzeko.

Txorierriko Jaiak 2020

Ekainak 6, larunbata

10:00etan  Gure leiho eta balkoiak apaintzen hasiko gara

11:00etan  Kendu pijama eta jantzi mozorroa. Atera argazki bat zure etxeko photocallean

12:00 – 15:00  Auzoko umeak Nerea autozerbitzuan sorpresa bat daukate zain

12:30etan  Tortilla txapelketa gure sukaldetik. Bideo dibertigarriena baloratuko da

14:30ean  Bazkari herrikoia bakoitza bere etxetik. Menua: tortilla

16:00etan  Zinema egongelan

18:00etan  Tortila hobeto digeritzeko bachata eskola zuzenean Jai Batzordearen Facebookean (www.facebook.com/txorierrikojaiakleioa)

Oharra: Bideoak eta argazkiak Jai Batzordearen Facebookera (www.fecebook.com/txorierrikojaiakaleioa) edo epostaz (biforjaibatzordea@hotmail.com) -ez dira argitaratuko- bidali daitezke.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude